Lurrikara
Eduki publikatzailea
Lurrikara

@lurrikaraba
Emantzipaziorako eta dinamizaziorako programa bat da, Gasteiztik kanpoko Arabako udalerrietan bizi diren 14-30 urteko gazteentzako zuzenduta.
Programaren helburuak
-
Arabako gazteen errealitatea, interesak eta beharrak jakitea.
-
Hezkuntza eta lan orientazio pertsonalizatua eskaintzea, jasotako beharren eta interesen arabera.
-
Dagoeneko badiren gazte ekimen, programa eta zerbitzuen berri ematea eta jakinaraztea.
-
Garapen pertsonal edo komunitariorako gazteentzako proiektuak bideratzea eta laguntzea. Proiektu horiei balioa ematea, haien berri emanez eta sustatuz.
-
Gazteen parte hartzea sustatzea
Programak urtebete iraungo du, eta hiru zatitan banatuko da:
-
Hasiera zatia, prestakuntza: enpresaren eta Gazteriaren Foru Erakundearen artean
-
Analisi zatia horrek berekin ekarriko du politika horien garapenean inplikatutako lurraldeko eragile guztiekin harremanetan jartzea, bai eta tokian bertan ere, errealitatearen diagnostikoa egiteko eta ekintza-plan bat egiteko
-
Zati estrategikoa: Ekintza Planaren garapena
Hona hemen programak, bere garapenean, biltzen dituen ekintza nabarmenak:
-
Elkarrizketak egitea gazteekin harreman zuzena duten pertsonei, bai eta gazte jendeari eta gazte taldeei ere, egungo errealitatearen eta beharren berri jakiteko. Egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egitea.
-
Gazte intereseko informazioa partekatzeko sare sozial bat sortzea.
-
Gazteek parte har dezaten egitura bat eratzea.
-
Ikasgela birtual bat sortzea, informazio zalantzak e-mailez, WhatsApp bidez, telefonoz edo mezu zuzenez argitze aldera laguntza eta orientazioa emateko.
-
Orientaziorako online gida bat sortzea, "GIDATU" izenekoa, emantzipazioarekin, lana bilatzearekin eta abarrekin lotutako galdera eta zalantza ohikoenei erantzuteko.
Informazio gehiago @lurrikaraba eta https://gazteria.araba.eus/es/.
Eduki publikatzailea
Azken ekitaldiak

Dulantzi Musika Fest
Bertako musika taldeekin Maiatzak 17. Los Misterios (Herriko enparantza - Plaza) Maiatzak 31....

Maiatza Falerina
Ostegunak kontzertuak (19:30) Maiatzak 8. Xabi Guevara Quartet Maiatzak 15. Colca Cola y...

Adikzioen Prebentzioari buruzko Prestakuntza Programa
Edukiak adikzioen fenomenoari heltzean oinarrituko dira, bereziki alkoholari, tabakoari eta...