Eduki publikatzailea

Jaibus Vital 2026


Jaibus

Vital Fundazioak antolatzen duen garraio-zerbitzu bat da, eta zaindariaren jaiak ospatzen ari diren herrietara eramaten ditu inguruko herritarrak, joan-etorri txikietan, gazteen premiei egokitutako ordutegiekin

27 helmuga, 52 ibilbiderekin, horien artean Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak.

Arabako herrietara doazen autobusak 23:30ean abiatuko dira ibilbideko lehenengo puntutik. Itzultzeko, bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango da: goizaldeko 3:30ean edo 6:00etan

Gainera, zenbait udalerrik ordutegi bereziak izango dituzte, bai joaneko ordutegian, bai itzulerako ordutegian (Ordutegi bereziak hemen kontsulta dezakezu.). Andre Maria Zuriaren jaietarako zerbitzua, berriz, 22:30ean aterako da abiapuntuetatik, eta itzulera hiriburutik egingo da, 7:30ean.

Txartelak erreserbatzea

Txartelen prezioa 5 eurokoa izango da, joan-etorrikoa, eta erreserba webgunearen bidez baino ezin daiteke egin.

Izen-emateen datak:

  • Maiatzak 20, ekaineko eta uztaileko izen-emateak
  • Uztailak 22, La Blancako (Gasteiz) + abuztuko izen-emateak
  • Abuztuak 25, iraileko eta urriko izen-emateak

Izena emateko epea bidaia bakoitzaren bezperako 13:00ak arte egongo da zabalik.

Hemen ikus ditzakezu salbuespen horiek.

Kanpainaren informazio eta arretarako telefonoa: 945203459

Informazio gehiago

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Ruta de la Batalla de Vitoria en bicicleta

Esta guía propone una ruta en bicicleta que recorre tres escenarios clave de la batalla: el posicion...

UdaFest

Udako festa horretan, Vitoria-Gasteizko tokiko saltokiek beren produktu beheratuak eskaintzen dituzt...

Desertia Fest

Jaialdi honek saharar kultura herritarrengana hurbiltzen du artearen, musikaren, gastronomiaren eta ...