Itziar Olarte "Ziar apaindegia" - gazteria
Eduki publikatzailea
Itziar Olarte "Ziar apaindegia"
Zerk bultzatu zintuen negozioa Gorbeialdeko herri batean irekitzera eta nolakoa izan zen hasieran ideia izatetik hura praktikan jarri arteko prozesua?
Txikitatik egon naiz era batera edo bestera Gopegi-Zigoitiari lotuta, eta 19 urte daramatzat bertan bizitzen eta bertako bizitza sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzen.
Estetikaren eta ile apainketaren munduak beti erakarri izan nau, batez ere edertasunak eta, orokorrean, norberaren zainketak. Ondorioz, beharrezko prestakuntza lortu ostean, argi nuen nire kabuz egingo nuela lan. Gopegin nire nahia gauzatzeko aukera izan nuen. Hala, 2019ko irailean, Ziar apaindegia jarri nuen martxan. Bezero bakoitza bakarra da, eta hori aintzat izan behar da arreta emateko prozesu osoan.
Zure esperientziatik, nola deskribatuko zenuke Gorbeialdeko gazteen egungo egoera enpleguari, etxebizitza eskuratzeari eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukerei dagokienez?
Gertuen daukadanaz hitz egin dezaket, nire udalerriaz. Gazteok nahiko zaila dugu etxebizitza eta lana lortzea. Udalerri honetan zaila da lokala behar duen negozioa irekitzea, ez baitago lokal nahikorik. Eta etxebizitza lortzea ia ezinezkoa da, ez dagoelako arrazoizko prezioa duen etxebizitzarik. Gazteak hirira joaten ari dira, aukera gehiago dagoelako.
Zer laguntza edo baliabide (ekonomikoak, prestakuntzakoak, instituzioenak) aurkitu zenituen Araban gazte ekintzaileentzat? Nahikoa izan ziren edo zerbaiten falta sumatu zenuen?
Nire kasuan, nahiko erraza izan zen. Gorbeialdeko Kuadrillatik, enpresak sortzeko eta negozioa kudeatzeko oinarrizko prestakuntza jaso nuen. Dirulaguntzak izapidetzen, proiektua egiten eta abar lagundu zidaten.
Zerbait berria hasten duzunean, laguntza oro gutxi da. Orain, atzera begira, hasieran laguntza ekonomikoren bat jasotzea beharrezkoa dela iruditzen zait, bestela familiak lagundu behar dizu ekonomikoki.
Zer aisia mota dago eskualdean gazteentzat? Ba al dago gazteentzako gunerik?
Bizi garen eremua kontuan hartuta, aisialdia naturaz, animaliez eta abarrez gozatzea da gehienbat.
Ez dago espazio zehatzik, baina bai udalerri osoak erabil ditzakeenak: frontoia, ludotekak, parkeak, igerilekuak, etab.
Zure iritziz, zer aldaketa edo hobekuntza egin beharko lirateke Arabako landa eremuetan ekintzailetza sustatzeko eta gazteen bizi kalitatea hobetzeko?
Gure maila ekonomikoarekin eskuratu ditzakegun etxebizitzak eraikitzea, udalerrian bizitzen jarraitu ahal izateko; burokrazia gutxiago negozio bati ekiteko izapideak egiteko orduan, edo herritarrak landa merkataritza sustatzearen inguruan sentsibilizatzeko programa bat!
Informazio pertsonala
Izena
Itziar Olarte "Ziar apaindegia"
Adina
25
Data
2025/06/09
Tokia
Gopegi (Gorbeialdea)