Eduki publikatzailea

Aisialdian hezteko programa da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasle arabarrentzat

Ikasgelak aulak

Aisialdian euskaraz hezteko programa da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasle arabarrentzat, gelako kohesioa, jakintza eta konfiantza lantzeko helburua duena, jokoak, lantegiak eta astialdiko dinamikak egitearen bidez. 3 eguneko egonaldiak irailean eta urrian. Astialdiko jarduerak (jolasak, tailerrak, txangoak), nautika Zuhatzan, gatz Harana Espejotik edo baratze ekologikoa Barrian.

Helburuak

  • Ikasgelaratzea erraztea, aisialdi jardueren bidez taldea sendotuz eta bateratuz.
  • Elkarrekiko konfiantza, parte-hartzea eta komunikazioa lantzea
  • Ikasleek eta irakasleek elkar ezagutzea
  • Uda ostean, hizkuntza biak erabiltzeko ohitura berreskuratzea

Modalitatea

Jarduera honako modalitate honetan garatuko da:

A) 2 egun oso + janaria (astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera)

Ikastetxeak erreserbaren % 25 ordainduko du aurrerakin gisa, gehienez ere 10 eguneko epearen barruan erreserba egiten denetik

Iradokizunak

  • Ez dute dirurik eraman behar.
  • Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik.
  • Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira.

 

Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:

  • Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
  • Dutxarako txankletak edota bainukoak itxiak
  • Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
  • Zira
  • Galtzerdiak eta barruko arropa
  • Lozakua
  • Pijama
  • Motxila txikia
  • Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
  • Linterna

Izena ematea

Eskabideak web orri honetan bertan gaituko dugun formulario bat betez egingo dira. 

Programa bakoitzean sartzeko aukera gehiago sortzeko, ikastetxe bakoitzeko ikasturte bati emango zaio lehentasuna. Hala ere, bigarren aukera bat hautatu ahal izango da, plaza librerik geratzen bada kontuan hartuko dena.

Hezkuntza programa guztietan ikastetxeko irakasleek parte hartu eta lagundu behar dute. Egonaldi hori doakoa izango da irakasle batentzat, ikasgela eta programa bakoitzeko.

Izena emateko epea: maiatzaren 5etik (goizeko 9etatik) 31ra

INFO ERABILGARRIA

Norentzat

Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailako) eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak

Non

BARRIA, ESPEJO ETA ZUHATZA

Ordutegia

Jarduerak egun osoan zehar egingo dira, otordu eta horien osteko atseden edo aisialdietan izan ezik.

Kuota

62,50€ / Plaza

Programa honetan, ikastetxeek kontratatu eta ordainduko dute taldeak aterpetxera eramatea. 

Beste ikastetxeen programa batzuk

Barria eco school

Barria Eco School

Ingelesean murgiltzeko eta ekologia lantzeko programa da jatorrizko irakasleekin, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat

Ikusi gehiago
This is not an english class

This is not an english class

Ingelesean murgiltzeko hezkuntza-programa, jatorrizko mailako irakasleekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Arabako ikasleentzat.

Ikusi gehiago
A golpe de palabra

Hitz kolpez

Hitz kolpez, genero indarkeriaren sentsibilizazio kanpaina bat da, Arabako gazteei begira

Ikusi gehiago