Enplegurako prestakuntza 2025. Arabako Foru Aldundia - gazteria
Eduki publikatzailea
Enplegurako prestakuntza 2025. Arabako Foru Aldundia
- ANTOLATZAILEA
- Arabako Foru Aldundia
- DATA
- 2025-12-31
Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak prestakuntzako 153 ikastaro jarri ditu arabarren eskura, landunen eta, batez ere, langabetuen lanbide gaitasuna hobetzeko
2025eko enplegurako prestakuntza ikastaroak Arabako ekoizpen sarearen eskariekin eta premiekin lotutako hainbat lanbide arlori buruzkoak dira, eta, horrela, bereziki nabarmentzen dira industriaren sektoreekin lotutakoak, eta, zehazki, automobilgintzaren azpisektorearekin, logistikarekin eta etxebizitzen eraikuntza eta birgaikuntzarekin zerikusia dutenak. Lehen sektorearekin eta etxeko laguntzarekin lotutako ikastaroak ere badaude
Besteak beste, eta industria arloari dagokionez, honako gai hauei buruzko ikastaroak daude: soldadura elektrikoa eta erdiautomatikoa; material berezien soldadura; galdaragintzari aplikatutako garapenak; fabrikazio mekanikoa; mantentze lan elektriko industriala; makina erremintaren programazioa; xafla industrialaren tolesketa; oinarrizko automatizazioa eta automatizazio aurreratua; robotika industrialaren hastapenak; zibersegurtasuna industrian; eta automatismo industrialak.
Logistikarekin lotutako hainbat ikastaro ere eskainiko dituzte: eskaerak prestatzea eta kargak orga jasotzailearekin manipulatzea, biltegia antolatzea, hornikuntza kudeatzea eta kudeaketa logistikoa, bai eta etxebizitzak eraiki eta birgaitzearekin lotutako honako hauek ere: instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea, instalazio elektrikoak etxebizitzetan; etxebizitzen iturgintza; bioeraikuntza…
Biologia molekularrari eta mikrobiologiari eta beste arlo batzuei buruzko ikastaroak ere badaude, hala nola ostalaritzari eta ibilgailu elektrikoen konponketari eta mantentzeari buruzkoak.
Gasteizko eta Arabako beste herri batzuetako prestakuntza zentroen bidez egingo da eskaintza hori.
Ikastaroen % 90en edo gehiagoren matrikula erabat dohainik da, eta gainerakoen kostua 15 eta 175 euro bitartekoa da. Ikastaro gehienak datorren irailetik aurrera hasiko dira ematen, eta 10 eta 100 ordu arteko iraupena izango dute.
Kontaktua: Arabako Foru Aldundia. Probintzia plaza, zk.g.01001 Gasteiz. Tel.: 945 18 18 18
afa-dfa@araba.eusEduki publikatzailea
Azken ikastaroak
Etxebizitzarako laguntzak Hitzaldiak Araban
Ekimena Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun S...
Biltegia kudeaketa eta orga jasotzailea maneiatzea
Zer ikasiko duzu? Biltegiaren kudeaketa Zamalana-teknikak Orga jasotzailearen txartela LAP En...
Vital Bootcamp Lanbide Full Stack eta Data Science Formakuntza
Ezaugarriak: Doako prestakuntza Prestakuntza trinkoa hainbat espezialitatetan, hala nola Full Stac...