Economía personal para el acceso a la vivienda Lurrikara - gazteria
Eduki publikatzailea
Etxebizitza eskuratzeko ekonomia pertsonala: zer jakin behar dut?
Norentzat: 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Parte-hartzaileen kopurua: 10-20 pertsona (gutxienez 6 pertsona bertaratu beharko dira prestakuntza-saioa egin ahal izateko).
Erakunde prestatzailea: Kontsumoko Euskal Institutua, Kontsumobide.
Aurreikusitako iraupena: 2 ordu.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
-
Beharrezko gastuak eta beharrezkoak ez direnak bereiztea.
-
Aurrezkiaren kontzeptua ezagutzea.
-
Aurrekontuaren kontzeptua ezagutzea.
-
Alokairu-kontratuen edukia ezagutzea.
-
Etxebizitza bat erosteko jarraitu beharreko bidea identifikatzea.
-
Emantzipazioarekin eta etxebizitza eskuratzearekin lotutako laguntzak ezagutzea.
EDUKIAK ETA GAITASUNAK
ETXEKO EKONOMIA
-
Diru-sarreren kudeaketa.
-
Gastuen kudeaketa (finkoak, aldakorrak eta ustekabekoak).
-
Aurrekontua, zorpetzea prebenitzeko tresna gisa .
ETXEBIZITZA EROSTEA/ALOKATZEA
-
Alokairua: kontratua, fidantzak, iraupena, errentamendua, hornidurak, obrak, eskubideak eta betebeharrak.
-
Erosketa: eman beharreko pausoak.
-
Jaso beharreko laguntzak. .
METODOLOGiA
Aktiboa. Hezitzaileak hainbat eduki teoriko aurkeztuko ditu, eta saioan zehar praktikan jarriko dira hainbat dinamikaren bidez
Eduki publikatzailea
Azken ikastaroak
Etxebizitzarako laguntzak Hitzaldiak Araban
Ekimena Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun S...
Biltegia kudeaketa eta orga jasotzailea maneiatzea
Zer ikasiko duzu? Biltegiaren kudeaketa Zamalana-teknikak Orga jasotzailearen txartela LAP En...
Vital Bootcamp Lanbide Full Stack eta Data Science Formakuntza
Ezaugarriak: Doako prestakuntza Prestakuntza trinkoa hainbat espezialitatetan, hala nola Full Stac...