Beldur Barik indarkeria matxista prebenitzeko gazteentzako bideo-lehiaketa - gazteria
Eduki publikatzailea
Beldur Barik: indarkeria matxista prebenitzeko gazteentzako bideo-lehiaketa
- IRAGARLEA
- Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea
- DATA
- 2026-12-02
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten duten 12 eta 20 urte bitarteko pertsonek har dezakete parte.
Parte hartzeko hiru kategoria daude:
- 1. kategoria (10-11 urte, 2016an eta 2015ean jaiotakoak):
- 2. kategoria (12-15 urte, 2014 eta 2011 artean jaiotakoak)
- 3. kategoria (16-20 urte, 2010 eta 2006 artean jaiotakoak)
-
Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka (informazio gehiago oinarrietan).
SARIAK
1. kategoriako saria: 650 €.
2. kategoriako saria: 650 €.
3. kategoriako saria: 650 €.
Ikus-entzunezko lan onenaren saria: 200 €eta liburu-bilduma
Publikoaren saria: 200 €eta liburu bilduma.
Oinarriak
Emakunde - Manuel Iradier, 36 - 01005 Vitoria-Gasteiz - T: 603 918090
info@beldurbarik.eus