Euskara ikasteko bekak - gazteria
Eduki publikatzailea
Euskara ikasteko bekak
- IRAGARLEA
- Asparrenako Udala
- DATA
- 2026-10-31
Baldintzak:
Asparrena udalerrian erroldatutako pertsonak
a) Izena ematean 16 urte baino gehiago izatea. b) Ikastaroak 2025-26 ikasturtearen barruan egindakoak izan beharko dira. 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea. d) Barnetegiren bat eginez gero, aurreko baldintza betetzea. Ostatua eta manutentzia. e) Hautatutako ikastaroak helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko curriculumaren maila bat gutxienez emango dela bermatu beharko du. f) Ikastarora gutxienez ehuneko 80 joango dela bermatzea edo, hala badagokio, ikastaroko errendimendua egokia izan dela ziurtatzea. g) Euskara ikasteko beste dirulaguntza batzuk eskatzea (Merkataritza Ganberari, HABEri...), horretarako aukera izanez gero.
Xedea:
Euskara ikasteko ikastaroen bidez euskara ikasteko banakako laguntzak arautzea.
Informazioa
Asparrenako Udala - Plaza Herriko enparantza, 1 - 01250 Araia - Tel. 945304006 - www.asparrena.eus
administracion@asparrena.eus