fuentes documentales Alava ikerketa beka - gazteria
Eduki publikatzailea
Fuentes Documentales de Álava, Ikerketa Beka
- IRAGARLEA
- Arabako Foru Aldundia - Kultura eta Kirol Saila
- DATA
- 2026-04-21
Betebeharrak:
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute 2026ko urtarrilaren 1ean lizentzia-titulua edo gradu-titulua lortzeko ikasketak amaitu dituzten pertsona fisiko guztiek. Atzerrian edo titular tasun pribatuko ikastetxeetan lortutako tituluek baliozkotuta edo aitortuta egon beharko dute, eta ondorio zibil osoak izan beharko dituzte bekak emateko unean.
Edukiak:
Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan gordetako dokumentu iturriei buruzko azterlanak helburu dituzten ikerketa proiektuek jaso ahal izango dituzte bekak; hain zuzen ere, 2026ko ekitaldirako beka deialdi hau xede duten ikerketa proiektuek, hala nola:
a) Arabari buruzko azterlan demografikoak egiteko dokumentu iturriak.
b) Arabako landa eta hiri aberastasuna aztertzeko dokumentu iturriak.
c) Arabako dokumentu iturri desagertuak.
d) Arabako gobernuaren eta administrazioaren bilakaera instituzionala.
e) Arabako artea eta kultura aztertzeko dokumentu iturriak.
f) Arabako hirigintza aztertzeko dokumentu iturriak (kartografikoak barne).
g) Arabako eguneroko bizitza, jaiak eta herritarren erlijiotasuna aztertzeko dokumentu iturriak.
1. Emandako bekaren zenbatekoari kasuan kasuko PFEZaren atxikipena egingo zaio, eta ordainketa bi alditan egingo da, honela:
a) 4.000,00 euro, beka ematen denean, justifikatu beharreko aurrerakin gisa.
b) 2.000,00 euro, Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren buruak 11.d artiku luan adierazitako azken txostenari aldeko ebaluazio ziurtagiria eman eta gero.
2. Ebaluazio ziurtagiria aldekoa ez bada, ez da bigarren entrega egingo, eta lehenengo en tregan jasotako zenbatekoa itzuli beharko da, eranskin honen 14. artikuluaren arabera.