Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zuiako ondarea eta sorkuntza artistikoa ikertzeko Eugenio Murgia beka


IRAGARLEA
Zuiako Udala
DATA
2026-11-29

Baldintzak:

a) 2025eko urtarrilaren 1etik EAEko edozein udalerritan etengabe erroldatuta egotea.

b) Lizentziatura-titulua edo goi-mailako titulazioa izatea, ahal dela garatu beharreko beka-proiektuaren espezialitateari dagokionez, edo proiektuaren diziplinan curriculum esanguratsua izatea, edo irakasle espezialista batek egindako abal-txostena aurkeztea, ikerketa- edo kultura-proiektuari lagunduz eta eskatzailearen ezagutzak eta proposatutako gaia garatzeko gaitasuna bermatuz.

c) Bi pertsonak edo gehiagok, talde bat osatuz, batera beka lortzen badute, guztiek bete beharko dituzte aipatutako baldintzak.

 

Edukia:

Zuiako ondare naturalarekin, historikoarekin, kulturalarekin — materiala edo immateriala — edo hizkuntza-ondarearekin zerikusia duten ikerketa- edo arte-sorkuntzako proiektuek jaso ahal izango dute beka.

2026ko deialdian, Zuian medikuntza tradizionalarekin eta hari lotutako ohitura eta erabilerekin lotutako proiektuak baloratuko dira lehentasunez, bereziki ezagutzak, praktikak edo testigantzak biltzea eta dokumentatzea aurreikusten dutenak eta ondare hori kontserbatzen eta zabaltzen laguntzen dutenak.

Informazio gehiago

Zuiako Udala - Ayuntamiento plaza, 1 -  01130 Murgia

zuiakoudala@ayto.araba.eus

29/11/2026

Eduki publikatzailea

Azken bekak