Eduki publikatzailea

Beca Bikain


IRAGARLEA
Rural Kutxa
DATA
2026-09-30
Nota altuak dituzten ikasleentzako laguntzak

 

Baldintzak:

Deialdi honetan ikasle hauek har dezakete parte:

• Eskaera egiteko unean 30 urte edo gutxiago izatea.

• 2025/2026 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe ofizial batean maila akademiko hauetakoren bat gainditu izana, etendurarik gabe: - Batxilergoko 2. maila. - Lanbide Heziketako erdi-mailako 2. maila.

• Ebaluatutako irakasgairen batean bikain bat edo gehiago lortu dutela egiaztatzea.

RURAL KUTXAko bezeroei zein bezero ez direnei zuzenduta, beka BIZUMen bidez ordainduko da, ikaslea RURAL KUTXAn titularra den banku-kontu batean.

• Eskaera egiteko epea: 2026/06/01etik 2026/09/30era.

• Konturako ordainketa: Beka erakundeak onartzen duenetik gehienez 30 egun naturaleko epean ordainduko da.

Edozein kontsulta, zalantza edo iradokizun "Kontaktua" atalaren bidez egin ahal izango da. Atal hori https://www.ruralkutxa.com/es/bekabikain webgunean edo RURAL KUTXAren edozein bulegotan dago eskuragarri..

Informazio gehiago

30/09/2026

Eduki publikatzailea

Azken bekak