Barria eco school eu
Eduki publikatzailea
Barria Eco School
Ingelesean murgiltzeko eta ekologia lantzeko programa da jatorrizko irakasleekin, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat. 5 eguneko egonaldiak urrian, azaroan edo urtarriletik ekainera bitartean Barriako aterpetxean.4 orduko jolas eskola eta lantegiak ingelesez, adinaren mailara egokituta. Ingelesez bizi. Erabateko murgilketa eta ahozko gaitasuna garatzea. Baratzezaintza ekologikoko hastapenak. Biodibertsitatea, ekosistema, konpostajea, birziklatzea.
Objetiboak
- Ingelesa ikastea modu ludikoan eta trinkoan
- Ikasleak jatorrizko irakasleekin ingeles hutsean komunikatzeko gauza izatea
- Ingurumenarekiko eta ekologiarekiko kontzientzia barneratu eta garatzea
- Egonaldia gozatzea eta ondo pasatzea
Modalitatea
4 egun oso + janaria (astelehenetik ostiralera)
Iradokizunak
- Ez dute dirurik eraman behar.
- Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik.
- Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira.
Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:
- Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
- Dutxarako txankletak
- Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
- Zira
- Galtzerdiak eta barruko arropa
- Lozakua
- Pijama
- Motxila txikia
- Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
- Linterna
Izena ematea
Honekin batera doan izena emateko eskabidea PDF betegarria eta bidali daitekeena da. Gure posta elektronikoko erretiluan jasoko dugu eta heltzen den ordenaren arabera kudeatuko dugu. Faxez ere bidal daiteke
Izena emateko epea: Maiatza
INFO ERABILITAKOA
Norentzat
Arabako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak
Non
Barria
Ordutegia
Egonaldi bakoitza bost egunekoak izango da (lau gau), barnetegi erregimenean, asteleheneko 10:00etatik ostiraleko 15:00ak arte
Kuota
91€/ plaza
Programak zera eskaintzen du: 4 mantenu osoko egonaldiak, otorduak barne, astelehenetik ostiralera. Egonaldiak, jarduerak eta garraioak eragindako gastu oro hartzen dute bere baitan zenbateko horiek.