Euskera ikasteko dirulaguntzak - gazteria
Eduki publikatzailea
Euskera ikasteko dirulaguntzak
- IRAGARLEA
- Legutioko Udala
- DATA
- 2026-09-18
Baldintzak:
a) Ikastaroa ematen den bitartean Legutioko udalerrian erroldatuta egotea. b) Euskara-ikastaro bat egin izana deialdiaren lehenengo oinarrian eta euskaltegi homologatu batean jasotako aldietan. c) Euskara-eskoletara ehuneko 80 edo gehiago joan izana egiaztatzea. (Hori berresteko, dagokion euskaltegiko zuzendaritzak emandako ziurtagiria bakarrik onartuko da baliozkotzat).
Modalitateak:
— Euskara-ikastaroak euskaltegi homologatuetan, 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean, erregimen arruntean nahiz barnetegian.
— Udako euskara-ikastaro trinkoak euskaltegi homologatuetan ekainean, uztailean, abuztuan edo irailean, erregimen arruntean zein barnetegian.
Bazterketak. Kanpoan geratzen dira joan-etorrien gastuak eta edozein ikastaro-modalitatetako mantenu- eta ostatu-gastuak.
Ayuntamiento de Legutio - Carmen 10 01170 Legutio - Tel. 945455010 -
| www.legutio.eus |