Arabaz blai eu
Eduki publikatzailea
Arabaz blai
Aisialdian hezteko programa da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat, euskaraz bizi eta jokoen eta astialdiko jardueren bidez Arabako ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko helburua duena. 3 eguneko egonaldiak ikasturtean zehar. Astialdiko jarduerak (jolasak, tailerrak, txangoak)etra multiabemtura Barrian
Objetiboak
- Talde barruko harremanak indartzea, eta sustatzea partaidetza, errespetua eta pertsonarteko ezagutza.
- Euskaraz partekatu, gozatu eta bizitzea.
- Gure lurraldeko historia eta kultura ezagutzea, joko edota kirol jardueren bidez.
- Ikasleek ondo pasa dezatela.
Modalitatea
Egonaldiak astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera izango dira.
Hiru modalitate dago txanda bakoitzean:
1.- 30 lagunen arteko taldeak, izango dituzte koordinatzaile arduradun bat eta 2 monitore espezializatu, taldeari laguntzen dioten irakasleez gain.
2.- 60 lagunen arteko taldeak, izango dituzte arduradun bat eta 3 monitore espezializatu, taldeari laguntzen dioten irakasleez gain.
Iradokizunak
-
Ez dute dirurik eraman behar.
-
Telefono mugikorra jardueretatik kanpo erabili ahal izango dute bakarrik.
-
Irakasleek baliabideak izango dituzte prest gaualdi eta bestelako tartetxoetarako.
-
Ez eraman balioko gauzarik, antolatzaileak ez baitira arduratuko horiek galtzen badira.
Ikasleek eramatea gomendatzen den materiala:
-
Oinetakoak: kirol oinetakoak eta mendiko botak
-
Dutxarako txankletak
-
Eguneroko arropak, kiroleko arropak, fraka luzeak, elastikoak, jertsea, jantzi beroak
-
Zira
-
Galtzerdiak eta barruko arropa
-
Lozakua
-
Pijama
-
Motxila txikia
-
Eskuoihala eta garbitasun pertsonalerako produktuak
-
Linterna
Izena ematea
Eskabideak web orri honetan bertan gaituko dugun formulario bat betez egingo dira.
Programa bakoitzean sartzeko aukera gehiago sortzeko, ikastetxe bakoitzeko ikasturte bati emango zaio lehentasuna. Hala ere, bigarren aukera bat hautatu ahal izango da, plaza librerik geratzen bada kontuan hartuko dena.
Hezkuntza programa guztietan ikastetxeko irakasleek parte hartu eta lagundu behar dute. Egonaldi hori doakoa izango da irakasle batentzat, ikasgela eta programa bakoitzeko.
Izena emateko epea: maiatzaren 5etik (goizeko 9etatik) 31ra
ERABILITAKO INFOA
Norentzat
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak
Ordutegia
Bi aldi hauetan egingo dira jarduerak monitore taldearekin:
- Goizez 10:00 – 13:00h
- Arratsaldez 15:30 – 19:00h
Gainerako denboran ikastetxeetako irakasleak izango dira ikasleen arduradunak; hortaz, eurak izango dira jardueraren eta egonaldiaren erantzuleak, animazio materiala eskuratuko zaien arren
Kuota
62 € / Plaza
Programa honetan, ikastetxeek kontratatu eta ordainduko dute taldeak aterpetxera eramatea.