Eduki publikatzailea

Hitz kolpez

Hitz kolpez, 

Genero-indarkeriari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat da, Arabako gazteei begira.  

Hitz kolpez: irudikatzeko hitzek ere jipoitzen dutela eta, ondorioz, desberdintasunezko eta abusuzko harreman arriskutsuak eraiki daitezkeela hitz kolpez, irainez, mespretxuz, xantaiaz eta abarrez. Kanpaina horren protagonistak hitzezko indarkeria eta indarkeria psikologikoa izatea nahi badugu ere, KOLPE hitza ere sartu dugu, herritar gehienek barneratuta baitaukate kolpea ematea genero indarkeria dela baina, ostera, ez dute hain argi identifikatzen mespretxu egitea, xantaia egitea, iraintzea eta abar ere badirela genero indarkeria.

Era berean, indarkeria desberdinei aurre egiten lagunduko duten materialak ematen zaizkie irakasleei.

Hitz kolpez programak izugarrizko arrakasta izan du 2015an hasi zenetik Gazteriaren Foru Erakundearen ekimenez. 2016etik aurrera lankidetzan hasi zen Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun Zerbitzuarekin. 2016, 2017 eta 2018. urteetan, proiektua ikastetxeetara baino ez zen zuzendu, antzerki eszenaratze bat da, ikasleek agertokitik bertatik biziko dutena. Gero, mahai ingurua egingo da ikasleekin bizi izandakoari buruz.

Era berean, indarkeria desberdinei aurre egiten lagunduko duten materialak ematen zaizkie irakasleei. Fokua aldatuz joan da edizio guztietan: genero-indarkeria bikote-harremanen barruan, maskulinitate-eredu berriak eta familien zeregina. Azken edizioetan herritarrei irekitako paseak ere eskaintzen dira.

Urtero Arabako eta Gasteizko 15 ikastetxe inguru hartu ohi dute parte, 40 bat saio egiteko, non Bigarren Hezkuntzako 1.000 gaztek parte hartuko baitute.

2026ko edizio honetan, "Hablar PORNO hablar" proposamenarekin jarraituko dugu bere hirugarren urtean.

Pornoaz hitz egiteak honako alderdi hauei buruz hitz egitea eskatzen du: sexu-informazioa eskuratzea, pertsonen arteko harremanak, adostasuna eta intimitatearen pertzepzioa. Traspasos Kultur-ek bidaratutako antzerki-proposamenaren ondoren, gaiaz hitz egiteko espazio seguru bat sortu nahi da. Horretarako, EMAIZE zentru sexologikoak dinamizazioa bideratuko du.

Aurten ere Vital Fundazioaren lankidetza dugu.

 

INFORMAZIO BALIAGARRIA

Norentzat

Bigarren hezkuntzako ikasleak (DBHko 3. eta 4. mailak)

Non

Vital Fundazioaren aretoa Dendaraban

Noiz

Azaroaren 16tik 27ra

Ordutegia

Ordu eta erdiko iraupena duten eskola-ume gazteentzako emanaldiak egiten dira goizeko ordutegian.

Emanaldiak  arratsaldez 19, 20 eta 27an izango dira. Erreserbak agolpedepalabra.com webgunean.

Beste eskola-programa batzuk

This is not an english class

This is not an english class

Ingelesean murgiltzeko hezkuntza-programa, jatorrizko mailako irakasleekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Arabako ikasleentzat.

Ikusi gehiago
Ikasgelak

Ikasgelak

Programa de ocio educativo para alumnado alavés de primaria y secundaria

Ikusi gehiago