Eduki publikatzailea

Hitz kolpez

Eman izena irailan zehar!

Hitz kolpez

Hitz kolpez, genero indarkeriaren, eskola jazarpenaren eta cyberbullyingaren kontrako sentsibilizazio kanpaina bat da, Arabako gazteei begira.  

Hitz kolpez: irudikatzeko hitzek ere jipoitzen dutela eta, ondorioz, desberdintasunezko eta abusuzko harreman arriskutsuak eraiki daitezkeela hitz kolpez, irainez, mespretxuz, xantaiaz eta abarrez. Kanpaina horren protagonistak hitzezko indarkeria eta indarkeria psikologikoa izatea nahi badugu ere, KOLPE hitza ere sartu dugu, herritar gehienek barneratuta baitaukate kolpea ematea genero indarkeria dela baina, ostera, ez dute hain argi identifikatzen mespretxu egitea, xantaia egitea, iraintzea eta abar ere badirela genero indarkeria.

Hitz kolpez programak izugarrizko arrakasta izan du aurreko lau urteetan. 2015an hasi zen Gazteriaren Foru Erakundearen ekimenez, eta 2016etik aurrera lankidetzan hasi zen Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun Zerbitzuarekin. 2016, 2017 eta 2018. urteetan, proiektua ikastetxeetara baino ez zen zuzendu, antzerki eszenaratze bat da, ikasleek agertokitik bertatik biziko dutena. Gero, mahai ingurua egingo da ikasleekin, bizi izandakoari buruz

Honetaz gain, irakasleei materiala helarazi zaie indarkeria mota ezberdinen gaiari ekiten laguntzeko, hala nola, genero indarkeriari eta eskola jazarpenari. Azkeneko edizioetan gehiago oinarritu da bikote harremanen barruko genero indarkerian.

Urtero Arabako eta Gasteizko 15 ikastetxe inguru hartu ohi dute parte, 50 bat saio egiteko, non Bigarren Hezkuntzako 550 gaztek parte hartuko baitute.

 

2022ko edizioa abian da! Berriro ere Araban barrena ibiliko gara berriro programa probintziako hainbat antzokitan egingo delarik, azaroaren 10etik abenduaren 2ra bitartean.

Helduei zuzendutako emanaldi batzuk egingo ditugu hiru herrietan. Joan nahi baduzu hurrengo estekan eman dezakezu izena:

 https://eu.agolpedepalabra.com/reserva

Fundación Vital Fundazioari proiektua aurrera ateratzeko kolaborazioa eskertzen diogu.

 

INFORMAZIO BALIAGARRIA

Norentzat

Bigarren hezkuntzako ikasleentzat (DBHko 3. eta 4. maila)

Non

Ibaiondoko Félix Petite Antzokian

Aguraingoko Harresi Antzokian

Guardiako Palacio de Samaniego-n 

Ordutegia

Ordu eta erdiko paseak egiten dira goizeko ordutegian

Beste eskola-programa batzuk

Ikasgelak

Ikasgelak

Programa de ocio educativo para alumnado alavés de primaria y secundaria

Ikusi gehiago
This is not an english class

This is not an english class

Ingelesean murgiltzea lantzeko programa da jatorrizko irakasleekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle arabarrentzat

Ikusi gehiago