Eduki publikatzailea

null Kanpamentu edo kolonia bat egitea Araban

Kanpamentu edo kolonia bat egitea Araban


Kanpamentu, udaleku, kanpamentu ibiltari edo auzolandegi bat egin nahi duzu?

Taldeak 6 pertsona baino gehiago badu eta jarraiko hiru gau baino gehiagorako bada, jarduera horiek ekainaren 30eko 170/1985 Dekretuak arautzen ditu

Ikusi legedia

Araban horrelako jardueraren bat egin nahi duen edozein erakundek jardueraren berri eman behar dio Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeari

  1. hilabete lehenago
  2. web orrian deskargatu daitekeen ereduan
  3. ereduan eskatzen den dokumentazioarekin batera

 

Eskatutako titulazioak

Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren zuzendaria. Nahitaezkoa da titulu hori jarduera aurrera eramateko, eta gutxienenez 21 urte eduki beharra dago.

Haurren eta gazteen denbora libreko jardueren begiralea. Gutxienez, 18 urtekoa. Pertsona tituludunen kopurua jardueran parte hartzen duten pertsonen kopuruaren araberakoa da:  15 partaideko tituludun 1  da ratioa, eta horietatik % 40 tituludunak izango dira.

Araban, aurten eskola hauek emango dituzte ikastaroak:

 

PRAKTIKAK

Aipatutako ikastaroetako praktikak egin behar dituzten pertsonek prestakuntza jaso duten eskolara jo behar dute.

Etapa hori garatzeko, hezkuntza proiektu batekin programatutako jarduera praktikoetan parte hartu beharra dago, hala nola udalekua, kanpamendua, denbora libreko taldea, ibilaldiak, gutxienez 120 ordukoak zuzendariaren prestakuntzaren kasuan, eta 160 ordukoak begiralearen prestakuntzaren kasuan.

Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen duen Udaraba kanpainan ezin dira praktikak egin, alor horretan diharduten guztiek tituludunak izan beharra baitute.

Eduki publikatzailea

Azken artikuluak

Aisialdia Kudeatzeko Enpresak

Astialdia Kudeatzeko Enpresak Alaiki, Zerbitzu Gizakulturalak Zerkabarren 7, 3 bulegoa - 01001...

Auzolandegiak

Toki desberdinetatik iritsi eta gizarte-maila desberdinetakoak diren gazteei elkarrekin bizitzeko...

Aisialdirako ikastaroak

Astialdiko begirale edo zuzendari izan nahi duzu? Berton Arabako aisialdi eskolek eskaintzen...