Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kulturaren, kirolaren eta gizarte-ekintzaren arloko dirulaguntzak


IRAGARLEA
Alegria-Dulantziko Udala
DATA
2026-11-01

Pertsona eta erakunde onuradunak:

a) Irabazi-asmorik gabeko kirol-elkarte eta -klubak, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen arabera behar bezala erregistratuak, eta egoitza udalerrian duten udal-elkarteen erregistroan behar bezala erregistratuak, baldin eta elkarte eta klub horien programak edo jarduerak udal-eremuan egiten badira.

b) Udalerrian erroldatutako pertsonak

Baldintzak:

a) Gizarte-, kultura- eta kirol-arloko prestakuntza-bekak: • Alegría-Dulantziko udalerrian erroldatuta egotea ikasturtearen hasieran, eta erroldatuta egotea ikasturtearen amaieran. • Izena emateko unean 16 urte beteta izatea. • Deialdiaren xede diren prestakuntza-zentro eta -ikastaroren batean matrikulatuta egotea. • Prestakuntza-programak 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean garatzea. • Ikastarora gutxienez ehuneko 75eko bertaratzea edo ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria bermatzea, matrikulatu den prestakuntza-zentroan soilik. • 26 urtetik beherakoa izatea edo langabezian egotea. • Pertsona bakoitzak ikastaro adina beka eska ditzake. • Barneratuta egonez gero, aurreko baldintza bete beharko du. Kasu horretan, prestakuntza-kostuak bakarrik lagunduko dira diruz, eta ikaslearen kargura geratuko dira ostatua eta mantenua.

b) Gizarte-, kultura- eta kirol-programak. • 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean udalerrian egindako gizarte-, kultura-, kirol- eta euskara-sustapeneko esku-hartzeak. • Jarduera eremuak Dulantziko udalerrian eragina izatea.

Edukia:

1) 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era gizarte, kultura eta kirol arloetako prestakuntza-ikastaroak finantzatzeko prestakuntza-bekak.

2) Dinamizazio-proiektuak: 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean garatutako programak eta jarduerak..

Informazio gehiago

Ayuntamiento de Alegria-Dulantziko Udala - Plaza Herriko plaza, 1 - 01240 Alegría-Dulantzi

alegria-dulantzi.harrera@ayto.araba.eus

01/11/2026

Eduki publikatzailea

Azken bekak