Jaibus Vital 2026 - gazteria
Eduki publikatzailea
Jaibus Vital 2026
Vital Fundazioak antolatzen duen garraio-zerbitzu bat da, eta zaindariaren jaiak ospatzen ari diren herrietara eramaten ditu inguruko herritarrak, joan-etorri txikietan, gazteen premiei egokitutako ordutegiekin
27 helmuga, 52 ibilbiderekin, horien artean Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak.
Arabako herrietara doazen autobusak 23:30ean abiatuko dira ibilbideko lehenengo puntutik. Itzultzeko, bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango da: goizaldeko 3:30ean edo 6:00etan
Gainera, zenbait udalerrik ordutegi bereziak izango dituzte, bai joaneko ordutegian, bai itzulerako ordutegian (Ordutegi bereziak hemen kontsulta dezakezu.). Andre Maria Zuriaren jaietarako zerbitzua, berriz, 22:30ean aterako da abiapuntuetatik, eta itzulera hiriburutik egingo da, 7:30ean.
Txartelak erreserbatzea
Txartelen prezioa 5 eurokoa izango da, joan-etorrikoa, eta erreserba webgunearen bidez baino ezin daiteke egin.
Izen-emateen datak:
- Maiatzak 20, ekaineko eta uztaileko izen-emateak
- Uztailak 22, La Blancako (Gasteiz) + abuztuko izen-emateak
- Abuztuak 25, iraileko eta urriko izen-emateak
Izena emateko epea bidaia bakoitzaren bezperako 13:00ak arte egongo da zabalik.
Hemen ikus ditzakezu salbuespen horiek.
Kanpainaren informazio eta arretarako telefonoa: 945203459
Eduki publikatzailea
Azken ekitaldiak
FusionArte 2026
Lekua: Alegria-Dulantzi Egunak: urriaren 4tik 25era Egitaraua: Urriak 4, 19:30. "Impurez...
Aitzina Folk. XIV Vitoria-Gasteizko Folk Musikaren XVI. Jaialdi Solidarioa
Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa 2013tik ospatzen da Vitoria-Gasteizen. Bi helburu nagusi izan ditu h...