Breadcrumb

Eduki publikatzailea

23. Argazki Lehiaketa Arabako Mendialdea


IRAGARLEA
Arabako Mendialdeko Kuadrilla
DATA
2026-09-25
Concurso de fotografia

Betebeharrak:

Lehiaketa honetan adin nagusiko guztiek parte hartu ahal izango dute.

BIZITZEKO ETA ERAKUSTEKO LEKUA

Gaia:

Mendialdeko bizitza eta paisaiak islatzen dituzten gai libreko irudiak. Baldintza hori betetzeko, aurkeztutako argazkiek beren irudietan argi eta garbi eta modu egiaztagarrian adierazi beharko dute egin diren lekua edo parajea Arabako Mendialdeko Kuadrilla osatzen duten sei udalerrietako batena dela. Barietate handiagoa izateko, argazkiek urtaro ezberdinetan eskualdea irudikatzea gomendatzen da.

Sariak:

1. saria 350 euro 2. saria 250 euro 3. saria 150 euro 9 accesit 50 euro bakoitza.* Zenbateko horien gainean Legeak ezartzen dituen PFEZ atxikipenak egingo dira.

Egutegia:

Aurkeztutako, saritutako eta saritu gabeko argazki guztiak Kuadrillak argitaratutako turismo-sustapeneko egutegia egiteko erabili ahal izango dira, turismo-helburuei eta helburu ez-komertzialei dagokienez.

Informazio gehiago

Arabako Mendialdeko Kuadrilla - Vitoria-Estella Errepidea, 7 - 01110 Santi Kurutze Kanpezu - Tel.: 945405424 - www.arabakomendialdea.eus

 

arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus

Lanak onartzeko epea 2026eko irailaren 25ean amaituko da, ostirala. Edozein zalantza argitzeko, deitu 945-405424 telefonora, bulegoen ordutegian, 08:30etik 14:30era

Eduki publikatzailea

Azken bekak