Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Beldur Barik: indarkeria matxista prebenitzeko gazteentzako bideo-lehiaketa


IRAGARLEA
Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea
DATA
2026-12-02

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten duten 12 eta 20 urte bitarteko pertsonek har dezakete parte.

Parte hartzeko hiru kategoria daude:

  • 1. kategoria (10-11 urte, 2016an eta 2015ean jaiotakoak):
  • 2. kategoria (12-15 urte, 2014 eta 2011 artean jaiotakoak)
  • 3. kategoria (16-20 urte, 2010 eta 2006 artean jaiotakoak)
  • Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka (informazio gehiago oinarrietan).

    SARIAK

    1. kategoriako saria: 650 €.
    2. kategoriako saria: 650 €.
    3. kategoriako saria: 650 €.
    Ikus-entzunezko lan onenaren saria: 200 €eta liburu-bilduma
    Publikoaren saria: 200 €eta liburu bilduma.

Oinarriak

Emakunde - Manuel Iradier, 36 - 01005 Vitoria-Gasteiz - T: 603 918090 

info@beldurbarik.eus

02/12/2026

Eduki publikatzailea

Azken bekak