Breadcrumb

Detalle tablón de anuncios Lantaria

Hizkuntza eskakizunen deialdia


Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko 2023/2 deialdia irailaren 11n argitaratuko da boletin ofizialean eta IVAPen webgunean. IVAPek jakinarazi digu deialdi honetatik aurrera eskaerak bakarrik modu elektronikoan egin ahal izango direla:

IVAPeko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2023-2 deialditik aurrera, ezin izango dira eskabideak paperean egin; hau da, derrigorrezkoa izango da eskabideak aurkeztea bide elektronikoak erabiliz. Horretarako, eskatzaileak AZTERNET aplikaziora jo beharko du bere eskabidea egiteko. Eskabide hori onartu ahal izateko, eskatzailearen erakundeak oniritzia eman beharko dio eskabideari, pertsona hori erakundean zerbitzu aktiboan dagoela egiaztatu ondoren.

Gogoratu behar da horretarako ziurtagiri digitala behar dela (adibidez, Izenperen BAKQ txartela edota ziurtagiri profesionala hodeian).


Izena emateko epea: irailaren 12tik 25era.

Erantsita doa IVAPek aurreikusi duen deialdiaren egutegia, webgunetik hartua.


2023/2 deialdiari buruzko informazioa

IVAPen Azternet aplikazioa

Egutegia 2023-2

Deialdia-EHAA