Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null ZUZEN, seme-alaba nerabeak dituzten familientzako aholkularitza psikologiko zerbitzua (Laudio)

ZUZEN, seme-alaba nerabeak dituzten familientzako aholkularitza psikologiko zerbitzua (Laudio)


Laudioko Udaleko Nerabezaroko eta Gazteriako Politika Aktiboen Zerbitzuak bultzatutako programak, uztailaren 15era arte emango die zerbitzua herritarrei arratsaldez, 16:00etatik aurrera.

Zerbitzua profesionalek emango dute, eta seme-alaben portaerengatik kezkatuta dauden familien eskaerari erantzuteko sortu da. Horrela, ZUZEN, portaera edo arrisku-egoeraren bat dela-eta orientazioa eskatzen duten eta familia- edo/eta eskola-eremuko harremanetan zailtasunak, arazoak edo gatazkak agertzen dituzten 12 eta 21 urte bitarteko Laudioko nerabeen eta gazteen gurasoei eta senideei dago zuzenduta. Udalerriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden gazteei ere zuzenduta dago, bertan bizi ez badira ere.

ZUZEN zerbitzuaren aholkularitza eta laguntza jaso nahi dutenek 944034850 telefono-zenbakira deitu beharko dute 08:00etatik 14:30era, edo hezkuntza@laudio.eus helbidera idatzi, izena eta harremanetarako telefono-zenbakia gehituz.

Informazio gehiago

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Gautxori - Eskaripeko zerbitzua

Gaueko autobus-zerbitzu honen xedea emakumeen eta 18 urtetik beherakoen joan-etorrietan...

Udal Antzoki Sarera. Gabonetako programazioa

Abenduak 1. Badon Abenduak 9. La Celestina. Secuencia 3, Pentación, Saga, Teatre Romea Abenduak...

Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri 2023

Azaroak 24 . Maeztu, 18:00etan (Udaletxe zaharrean) Maddi Agirre Aroa Arrizubieta Rikardo...