Eduki publikatzailea

angle-left Zineleku 2018

Zineleku 2018


LEKUA
Gasteiz
DATA
2018-07-23

OINARRIAK

IZENA EMATEA

ZINELEKU, ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa da, Kalakalab-ek eta Gazteriaren Foru Erakundeak antolatua. Helburua ikus-entzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko harremana sustatzea da.

Proiektuaren partaideak elkarrekin biziko dira hamabi egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz.

ZINELEKU Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatua dago, betiere zinema eta ikuste-arteetan interesadunak; ikus-entzunezko komunikazioa, Arte Batxilergoa edo Arte Ederretako ikasleak, esaterako. Programa euskaraz egingo da; hortaz, parte hartzaileek oso ondo jakin beharko dute.

Murgiltze proiektu hau Gasteizko hirigune zaharrean gauzatuko da, elkarrekintza eta elkartrukea sustatzen dituen espazio batean, hain zuzen; hala, aukera izango da prestakuntza eta sorkuntza esperientzia paregabe bat elkarrekin bizitzeko.

Data: uztailaren 23tik abuztuaren 3ra.

Tokia: Santa Maria Katedrala aterpetxea.

Izena ematea: apirilaren 12tik ekainaren 8ra.

koord.kalakalab@gmail.com

Informazio gehiago

Eduki publikatzailea

Azken ekitaldiak

Gazte Sortzaileak - 2017ko irabazleak

Tokia: Oihaneder Euskararen Etxea. Egitaraua: - Apirilak 13 (21:00etan): "Harriek kontatu...

Agroekologia: egiteke dagoen eraldaketa

Eraldaketa agroekologikoari buruzko jardunaldi irekia. Tokia: Kultura Etxea....

Avanza - Arabako Lanbide Heziketaren Azoka

AVANZAk, Arabako I. Lanbide Heziketa Azokak, ikasleak animatzen ditu alde oso praktikoa duten...