Eduki publikatzailea

angle-left "Becerro de Bengoa" XXX. saiakera saria

"Becerro de Bengoa" XXX. saiakera saria


IRAGARLEA
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila
DATA
2018-09-03

Saria: 4.000 euroko saria modalitate bakoitzerako.

Modalitateak: euskara eta gaztelania, lan bakoitza horietako modalitate bakar batera aurkez daiteke. 

Luzera: gutxienez 100 foliokoa eta gehienez 150koa izango da, inprentako tipografian idatzirik (Arial 12 edo antzekoa), eta tarte bikoitza utzirik. Lanek  orijinalak, argitaragabekoak eta aldez aurretik bestelako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute. 

Aurkezpena: lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira. Horiekin batera gutun-azal itxi bat  aurkeztuko da, ondoko dautak jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun-azalaren  kanpoaldean izengoitia, izena eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko dira. Era berean, saiakera-lana argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa  edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena aurkeztuko da. 

Informazio gehiago

Kontaktua:  Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila.  Probintzia plaza z/g  01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181818 Faxa: 945 181754

afa-dfa@araba.eus

2018/09/03

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Iruraiz-Gaunako Udalaren euskara ikasteko laguntzak

Edukia: 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko gastuak ordaintzen laguntzea, udako ikastaroak eta...

'Alberto Handia' zientzia fikziozko literatura lehiaketa

Sariak: 2.000 € / 1.000 €. Gaia: Zientzia fikziozko eta gai zientifikoei buruzko fantasiazko...

Desgaitasuna duten unibertsitate-ikasleentzako 'Fundación Universia' bekak

Beka mota: Sarbidekoa: unibertsitate graduan lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleei...