Eduki publikatzailea

angle-left XVI. "Arabako Mendialdea: ezagutzeko eta gozatzeko ingurunea" argazki-lehiaketa

XVI. "Arabako Mendialdea: ezagutzeko eta gozatzeko ingurunea" argazki-lehiaketa


IRAGARLEA
Kanpezu -Arabako Mendialdea Kuadrilla
DATA
2019-10-04

Baldintzak:

Eskualdea osatzen duten udalerrietan hartutako obrak bakarrik onartuko dira, alegia, ondoren aipatzen diren udalerriak hain zuzen: Kanpezu, Arraia-Maeztu, Harana, Bernedo, Lagran eta Urizaharra.

Gaia:

Kanpezu-Arabako Mendialdea Eskualdeko eta ingurune natural, sozial eta artistikoa, paisaiak, eraikinak, ohiturak,  usadioak, jaiak eta abar islatuko duten gai libreko argazkiak. Argazkiak, beste batzuren artean, eskualdeko turismo sustapena egiteko 2020ko egutegian ibiliko dira. 

Aurkezpena:

- Gehienez ere 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Lehenago argitaratugabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek. Argazkiak makina digital edo analogikoarekin eginak izan daitezke. Zuri-beltzean edo koloretan.

- Paperean aurkeztutako argazkiak 15x20cm neurria edo handiagoko tamainan aurkeztuko dira, kartulina batean jarrita.

Sariak:

Argazki bakoitzak sari bakarra eskura dezake. Lehiakide bakoitzak gehienez hiru sarietako bat eta bi akzesit eskura dezake.

1. saria: 350 €. 2. saria: 250 €. 3. saria: 150 €. 12 akzesit: 75 € bakoitza.

 

Kontaktua

Kanpezu -Arabako Mendialdea Kuadrilla. Gasteiz-Lizarra errepidea 7. 01110 Santa Kurutze Kanpezu. Tel.: 945 405424

alvaro@montañaalavesa.com


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Euskara ikasi eta hobetzeko 2019rako laguntzak Aiarako Udalean

Eskaerak: abenduaren 2tik 30era. Informazio gehiago

Erasmus Santander bekak

Edukia: Beka kopurua: 5125 bekak Zenbatekoa: •149 beka: 3.200 €. •1991 beka: 500 €. •2985 beka:...

La Caixa bekak: Europan graduondoko ikasketak burutzeko 75 beka

Edukia Goi mailako Hezkuntzako Europar Esparruko unibertsitateetan graduondoko ikasketak...