Eduki publikatzailea

angle-left "Ignacio Aldecoa" XLVII. ipuin lehiaketa

"Ignacio Aldecoa" XLVII. ipuin lehiaketa


IRAGARLEA
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila
DATA
2018-09-03

Saria: 6.000 euroko saria modalitate bakoitzerako.

Modalitateak: euskara eta gaztelania, lan bakoitza horietako modalitate bakar batera aurkez daiteke.  Luzera: 10 eta 25 folio bitartekoa, inprentako tipografian (Arial 12 edo antzekoa) eta tarte bikoitza utzita idatzirik. Lanek orijinalak, argitaragabekoak  eta aldez aurretik bestelako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute. 

Aurkezpena: lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira. Horiekin batera gutun-azal itxi bat  aurkeztuko da, ondoko datuak jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun-azalaren  kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko dira. Aurrekoaz gain, poesia lana argitaratu gabekoa dela eta beste  lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk ez duela jaso egiaztatzen duen aitorpena aurkeztu beharko da.

Lanak aurkeztea: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean (Probintzia plaza, 5- 3.a) entregatuko dira. Gutun-azalaren kanpoaldean "Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa" adierazi beharko da.

 

Informazio gehiago

Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila  Probintzia plaza z/g  01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181818 Faxa: 945 181754

afa-dfa@araba.eus

03/09/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Donemiliagako XXII Margo Lehiaketa

Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta gaia librea da. Sariak Urriaren 30ean...

Santurzine: Santurtziko film laburren jaialdia

Edukina: 2018ko irailaren 28tik, ostirala, urriaren 20ra, larunbata, bitartean izango dena....

#CedefopPhotoAward lehiaketa

Sariak: Lehen eta bigarren sariak: Vienara bidaia Lanbide Heziketaren Europear Astera. Hirugarren...