Eduki publikatzailea

angle-left Photoformas V. argazki lehiaketa

Photoformas V. argazki lehiaketa


IRAGARLEA
Alavesia. Arabako Natur Zientzien Museoaren Lagunen Elkartea
DATA
2019-06-15

Edukia: 

Gaia: naturari buruzko edozein eskalako argazkigintza: mineralak, arrokak, izaki bizidunak, egitura geologikoak, paisaiak, giza eskuhartzeak, argazkigintza mikroskopikoa... 

Teknika: edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan. Argazkiak paperez inprimatuak aurkeztu behar dira, 40 x 50 cmko passe-partout batean, honen lodiera gutxienez 1,4 mm eta gehienez 2 mm delarik. Berdin dio posizio horizontala edo bertikala izateak.

Lanak bidaltzea: parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, orijinalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak (finalistak, ohorezko aipamenak eta antzekoak onartuko dira). Lanak paperean eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira. Irudiak JPG formatuan, 20 cm-ko alde handienarekin eta 300 ppp-ko bereizmenarekin bidaliko dira, erakusketaren katalogoa egiteko. 

  Sariak: 1. saria: 800 euro. Bi akzesit, 250 eurokoa bakoitza.

Informazio gehiago

Kontaktua:

Alavesia- Arabako Natur Zientzien Museoaren Lagunen Elkartea Jesusen Zerbitzarien kalea, 24 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 696 365114 / 659 309284

alavesia@alavesia.org


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Infogaztea Zozketa : Azkena Rock Festival jaialdirako bonu bikoitza

Saria: 2019ko Azkena Rock Festival Jaialdirako 2 egunetarako bonu bikoitz bat + backstagera...

Europako Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko ikasketak egiteko bekak - Bizkaiko Foru Aldundia

Edukia: Xedea: Batez ere Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean,...

2018-2019 ikasturteko Batxilergoko sari bereziak Euskadin

Edukia: - 15 sari emateko deia egiten da. - Sari Berezia jasotzen duten ikasleak Batxilergoko...