Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null 2021/2022 ikasturtean batxilergoko, erdi edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin dituzten eta bizi diren udalerritik beste batera joan behar duten ikasle gazteei garraiorako dirulaguntzak emateko deialdia

2021/2022 ikasturtean batxilergoko, erdi edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin dituzten eta bizi diren udalerritik beste batera joan behar duten ikasle gazteei garraiorako dirulaguntzak emateko deialdia


IRAGARLEA
Gazteriaren Foru Erakundea

Baldintzak:

2.1. Oro har, honako hauek izan daitezke tarte orokorreko onuradunak, aurrez eskaera eginda: a) 30 urte edo gutxiagoko ikasleak edo eskaeraren urtean 30 beteko dituztenak.

  • 2021eko abenduaren 31n Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta daudenak.
  • 2021/2022 ikasturtean hurrengo artikuluan jasotako ikasketetako batean matrikulatuta daudenak.
  • Eskatzailearen ohiko egoitza eta ikastetxea ezingo dira egon udalerri berean, eta haien artean ezingo dira egon 150 km baino gehiago.

2.2. Espezifikoki, honako hauek izan daitezke tarte osagarriko onuradunak, aurrez eskaera eginda:

  • 25 urte edo gutxiagoko ikasleak edo eskaeraren urtean 25 beteko dituztenak.
  •  Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan 2021eko abenduaren 31n erroldatuta daudenak.
  • Eskatzailearen ohiko egoitza eta ikastetxea ezingo dira egon udalerri berean, eta haien artean ezingo dira egon 65 km baino gehiago.
  • Garraio txartel ofizial pertsonalizatu baten titularrak izan behar dira (BAT, BARIK edo MUGI txartelenak, adibidez), edo garraio kolektibo itundua edo udalerri batek sustatu eta Arabako Foru Aldundiaren sail eskudunak baimendutako linea bat erabiltzen dutela frogatu behar dute.
  • Ikasturtean zehar ikastetxera egindako joan-etorrien ehuneko 50 garraio txartel publikoa erabiliz egina izan behar da.
  • Eskola garraio kolektiboa erabiliz gero, kuota guztiak ordaindu direla egiaztatu beharko da nahitaez. Joan-etorri guztietatik astelehenetik ostiralera bitartean egindakoak zenbatuko dira.

2.3. Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Eusko Jaurlaritzak ikasturte bakoitzerako joan-etorrietarako eta/edo egoitzarako ematen dituen laguntzak jaso dituzten pertsonak, jasotako beka mota edo modalitatea edozein delarik ere.

 

Laguntza hauen xedea da prestakuntza arautuko ikasketak egitea ahalbidetzea hirugarren apartatuan jasotako batxilergoko edo erdi edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egiteko bizi diren udalerritik beste batean dauden ikastetxe publiko eta pribatuetara joan behar duten ikasle arabarrei. Horren bidez, ikasleak egoitzaz ez aldatzea eta bizi diren herrian eta herrigunean geratzea lortu nahi da

Deialdi honetako laguntzak ikasketa ofizial hauetarako soilik dira:

  • Batxilergoa.
  • Erdi eta goi mailako lanbide heziketa arautua.
  • Lanbide hastapenetarako ikastaro ofizialak.

Dirulaguntzetarako onartuko den aldia irailetik ekainera artekoa da ikasturte bakoitzean.

Eskaera

Informazio gehiago

Kontaktua: Gazteriaren Foru Erakundea. Joaquin José Landazuri, 3. 01008 Vitoria-Gasteiz. Tel. 945 1819888

ifj@araba.eus


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Euskera ikasteko laguntza

Euskera ikasteko dirulaguntzak

Xedea: Aguraingo pertsoneei euskara ikasketetan laguntzea eta euskararen hedapena. Informazio...

Atzerrian formakuntzarako bekak

GLOBAL TRAINING bekak

Atzerrian praktikak egiteko bekak - 2022 deialdia Helburua: GLOBAL TRAINING 2022 beka programaren...

Desgaitasuna duten pertsonek idatzitako ipuin saria

Sari horien helburua da irakurzaletasuna eta literatura-sorkuntza sustatzea adimen, fisika,...