Eduki publikatzailea

null Musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak egiteko dirulaguntzetarako deialdia

Musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak egiteko dirulaguntzetarako deialdia


IRAGARLEA
Arrazua-Ubarrundiako Udala
DATA
2020-10-01

Onuradunak:

Dirulaguntza hau eskatu ahalko dute musika, arte dramatiko eta dantza ikasketak ikasten ari diren, ikastetxe ofizialetan matrikulatuta dauden eta udalerrian urtebetez, behintzat, erroldatuta dauden pertsonak.

Xedea:

Ikasketa hauek diruz lagundu ahalko dira:

— Musika: musika hizkuntza, instrumentua, harmonia modernoa, instrumentu taldea edo comboa eta ahots taldea.

— Arte dramatikoa: antzezpen trebakuntza eta hobekuntza, antzerki zuzendaritzako ikasketak, eszenografia, luminoteknia, soinua eta jantziak eta, azkenik, zinema zuzendaritza.

— Dantza: dantza klasikoko eta garaikideko trebakuntza eta hobekuntza eta koreografiako trebakuntza teknikoa.

Laguntzaren zenbatekoa:

Ikastaroen matrikularen prezioaren ehuneko 75erainoko dirulaguntza emango da, gehienez 200 euro. Gehienezko 200 euro horien muga ez da aplikatuko baldin eta egin beharreko adjudikazioak egin ondoren ez bada agortzen aurrekontu partida. Kasu horretan, geratzen den kopurua modu proportzionalean banatuko da baldintza guztiak betetzen dituzten eskaeren artean, eta ez da gaindituko matrikularen prezioaren ehuneko 75.

Informazio gehiago


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen instituzioak elkarte eta beste entitate batzutaerako ematen dituzten dirulaguntzak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak