Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Gazteentzako proiektu eta zerbitzuetarako dirulaguntzak

Gazteentzako proiektu eta zerbitzuetarako dirulaguntzak


IRAGARLEA
Vitoria-Gasteizko Udala
DATA
2025-05-30
Gazteentzako proiektu eta zerbitzuetarako dirulaguntzak

Baldintzak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute gazteentzako proiektuak edo zerbitzuak sortzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeek, baldin eta beren jarduera-eremua Vitoria-Gasteizko udalerrian badute, legez eratuta badaude eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta erakundeen erregistro orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan erregistratuta badaude, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Xedea:

2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten diren proiektuak antolatzeak eta gauzatzeak eragindako gastuak ordaintzen laguntzea, baldin eta proiektu horien helburu nagusia gazteak gizartean aktiboki eta partaidetzan integratzea ahalbidetuko duten aukera eta baliabide espezifikoak eskaintzea bada, ondoren zehazten diren baldintzen eta betekizunen arabera.

Informazio gehiago

010 Hiritarraren Arretarako Telefonoa - San Antonio 10 - 01005 Vitoria-Gasteiz - Tel.: 010 / 945 161616 (Gasteiztik kanpo)

informacion@vitoria-gasteiz.org

2025/05/31

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Urban Fauna Resort, Aranzadi Zientzia Elkartea

Urban Fauna Resort, Aranzadi Zientzia Elkartea

Edukia: Urban Fauna Resort artista, arkitekto, diseinatzaile eta hiriko biodibertsitatea...

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Lehiaketei eta sariei buruzko informazioa

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak