Eduki publikatzailea

angle-left Arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuneko diru-laguntzak

Arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuneko diru-laguntzak


IRAGARLEA
Etxepare Euskal Institutua
DATA
2018-06-05

Baldintzak:

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hau ziurtatzeko eta pertsona juridikoek dagozkien agiriak. Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Euskal Hirigune Elkargoa.

b) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean, arte plastiko eta ikusizkoak modalitatean salbu.

Diru kopuruak: 

 a) Arte plastiko eta ikusizkoetarako berrogeita hamabost mila (55.000) euro

b) Musika bira eta kontzertu berezietarako 

  1.  – Ehun eta hamar mila (110.000) musika biretarako.
  2. – Hamabost mila (15.000) kontzertu berezietarako.

c) Dantzarako berrogei mila (40.000) euro.

d) Antzerki bira eta denboraldietarako ehun eta hogeita hamar mila (130.000) euro.

 

Informazio gehiago

Kontaktua:

 Zuzenean  Ramiro de Maeztu, 10, behea 01008 Vitoria-Gasteiz Kale Nagusia, 85 48001 Bilbao Andia, 13 20003 Donostia-San Sebastián

2018/06/05

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Donemiliagako XXII Margo Lehiaketa

Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta gaia librea da. Sariak Urriaren 30ean...

Santurzine: Santurtziko film laburren jaialdia

Edukina: 2018ko irailaren 28tik, ostirala, urriaren 20ra, larunbata, bitartean izango dena....

#CedefopPhotoAward lehiaketa

Sariak: Lehen eta bigarren sariak: Vienara bidaia Lanbide Heziketaren Europear Astera. Hirugarren...