Ikasle gazteen garraiorako dirulaguntzetarako deialdia
Eduki publikatzailea
Ikasle gazteen garraiorako dirulaguntzetarako deialdia
- IRAGARLEA
- Aguraingo Udala
- DATA
- 2023-12-15

Baldintzak:
Tarte orokorreko onuradun izana ahalko dira
- Ikaslea izatea eta eskaera egiten den urtean 30 urte betetzea edo 30 urte baino gutxiago izatea.
- Aguraingo ergoienetan erroldatuta egotea 2022ko abuztuaren 31n.
- 2022/2023 ikasturtean Aniturri Institutuan matrikulatuta egotea hurrengo artikuluan jasotako ikasketetakoren batean.
Tarte osagarriaren onuradun izan ahalko dira
- Ikaslea izatea eta eskaera egiten den urtean 30 urte betetzea edo 30 urte baino gutxiago izatea.
- Aguraingo ergoienetan erroldatuta egotea 2022ko abuztuaren 31n.
- 2022/2023 ikasturtean Aniturri Institutuan matrikulatuta egotea hurrengo artikuluan jasotako ikasketetakoren batean.
- Interesdunaren bizikidetza unitatearen errenta lanbide arteko gutxieneko soldata x 3 baino txikiagoa izatea.
Laguntza hauen helburua da ergoienetan (Opakua, Egileor, Arrizala eta Alangua) bizi diren eta beren bizilekua dagoen herrigunetik Aguraingo Aniturri Institutura joan behar duten ikasleei prestakuntza arautua jasotzeko aukera ematea. Era horretan, ikasleak egoitzaz ez aldatzea eta bizi diren herrian eta herrigunean geratzea lortu nahi da
Laguntza deialdi hau 2022/2023 ikasturtean ikasketa ofizial hauetara mugatzen da soilik: — Batxilergoa. — Lanbide Heziketa arautua: erdi maila eta goi maila. Diruz lagundutako eskola aldia ikasturte bakoitzeko irailetik ekainera artekoa da.
Epea: abenduaren 1etik 15era
Kontaktua: Aguraingo Udala. Zapatari Kalea 15. 01200 - Agurain (Araba). 945 30 01 55
aguraingoudala@agurain.eus
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Dirulaguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako dirulaguntzak...