Euskara ikasteko dirulaguntzak - gazteria
Eduki publikatzailea
Euskara ikasteko dirulaguntzak
- IRAGARLEA
- Vitoria-Gasteizkko Udala
- DATA
- 2026-06-30
Baldintzak:
Bi programa arautzen dira deialdi honen bidez: arrunta, herritar guztientzat; eta espezifikoa, kolektibo jakin batzuetako kideentzat (gurasoentzat; jantoki eta autobusetako begiraleentzat; aisialdiko begirale eta zuzendarientzat; eskola-kiroleko begirale, arbitro, zuzendari eta entrenatzaileentzat edo ikasketa horiek egiten ari direnentzat; hiriko merkataritza eta ostalaritza sektoreko langileentzat).
2025eko uztailetik 2026ko ekainera bitartean egindako ikastaroak diruz lagunduko dira. 2025eko ekainean hasi eta urte horretako uztailean amaitu zirenak ere diruz lagunduko dira.
HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) homologatutako ikastaroak diruz lagunduko dira, bai aurrez aurrekoak, urrutiko taldekoak, autoikaskuntzakoak edo mistoak, erakunde horrek aitortutako ikaskuntza-zentroek emandakoak.
Informazio gehiago
Vitoria-Gasteizko Udala - Plaza España, 1 - 01001 Vitoria-Gasteiz Tel 945161616
informacion@vitoria-gasteiz.org