Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Gazteriaren arloko 2021eko dirulaguntzak. Dulantziko Udala

Gazteriaren arloko 2021eko dirulaguntzak. Dulantziko Udala


IRAGARLEA
Dulantziko Udala
DATA
2021-09-30

Dulantziko udalerrian erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Bana-banako dirulaguntzak, 2021eko uztailaren 30etik 2021eko abenduaren 31ra arteko aldian egindako jardueretan parte hartzeak sortutako gastuak ordaintzeko. Ondorengo urteetan, aldia 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte izango da.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Mota guztietako kirol jarduerak (ikastaroak; lantegiak; naturako jarduerak, hala nola eskia, eskalada, zubi-saltoa...) Ez dira finantzatuko Udalak eskaintzen dituen urteroko jarduerak.

  • Edozein motatako kultura jarduerak (ikastaroak; lantegiak; museoen ikustaldiak...).

  • Aisia hutsezko jarduerak, hala nola parke tematikoak, interpretazio guneak, akuarioak...

  • Kontzertuetarasartzea (sarrera bakarrik).

  • Euskara sustatzeko ekitaldietan parte hartzea, sarrera kuota baldin badute.

Aurkezteko epea: Uztailaren 30etik irailaren 30era arteko aldia.

Informazio gehiago

Epea: 2021/09/30

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Beldur Barik: gazteentzako bideo-lehiaketa

Edukia: Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen...

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak