Garraiorako dirulaguntzen deialdia, 2022-2023
Eduki publikatzailea
Garraiorako dirulaguntzen deialdia, 2022-2023
- IRAGARLEA
- Gaubeako Udala
- DATA
- 2023-09-30

Baldintza: Eskola garraiorako laguntzen onuradun izan daitezke Gaubeako udalerrian erroldatuta dauden eta 27 urte baino gehiago ez duten ikasleak, baldin eta derrigorrezko hezkuntza baino maila altuagoko ikasketak egiten ari badira Euskal Autonomia Erkidegoko edo ohiko etxebizitzatik gehienez 150 kilometrora dagoen edozein ikastetxe ofizialetan, publikoa nahiz pribatua izan, bai eta ere erakunde publikoek laneratzeko sustatutako ikastaroetara joateko udalerritik kanpora lekualdatu behar diren langabetuak ere.
Dirulaguntza honako ikasketa hauek egiteko joan-etorrietarako emango da:
- Batxilergoa.
- Erdi mailako LH.
- Goi mailako hezkuntza, zehazki honako hauek:
- Unibertsitate ikasketak.
- Goi mailako arte ikasketak.
- Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako ikasketa profesionalak.
- Goi mailako LH.
- Goi mailako kirol ikasketak.
Kanpoan geratzen dira hizkuntza eskoletan egiten diren ikasketak; filologia ikasketetarako
garraioa, berriz, diruz lagunduko da.
Laguntza hauen onuradun dira, halaber, prestakuntza prozesuetan sartze aldera gizarteratzeko ibilbidea egiten ari diren pertsonak.
Eskabideak 2023ko irailaren 30a baino lehenago aurkeztu behar dira
Kontaktua: Gaubeako Udala. Arquitecto Jesús Guinea kalea, 46 (01426). Villanueva de Valdegovía (Araba). Tel: 945 35 30 33
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

"Blas Arratibel" 2023 artisau lehiaketa
Lehiaketak bi modalitate ditu, eta honako sari hauek ematen ditu: A modalitatea) Artisau-izaera...