Eduki publikatzailea

null Eskola garraiorako dirulaguntzak

Eskola garraiorako dirulaguntzak


IRAGARLEA
Arrazua-Ubarrundiako Udala
DATA
2020-10-01

Onuradunak:

Udalerrian erroldatuta dauden eta ikastetxe ofizialetan derrigorrezkoak ez diren ikasketak egiten ari diren pertsonak izango dira onuradunak

Xedea:

Xedea Dirulaguntzaren xedea da udalerrian erroldatuta dauden pertsonek derrigorrezko ikasketez harago goi mailako ikasketak egin ditzaten sustatzea. Honako ikasketa hauek egiteko emango da garraiorako dirulaguntza: Batxilergoa. Erdi mailako LH. Hauek hartzen dituen goi mailako hezkuntza: Unibertsitateko irakaskuntza. Goi mailako irakaskuntza artistikoak. Goi mailako arte plastiko eta diseinuko lanbide irakaskuntzak. Goi mailako LH. Goi mailako kirol irakaskuntzak. Kanpoan geratzen dira Hizkuntza Eskoletan egiten diren ikasketak; filologia ikasketetarako garraioa, berriz, diruz lagunduko da. Urrutiko irakaskuntzak ere kanpoan geratzen dira.

Oinarri arautzaileak Dirulaguntza hauek emateko oinarri arautzaileak udalbatzaren 2019ko martxoaren 25eko bilkuran onetsi ziren eta maiatzaren 22ko 59/2019 ALHAOn argitaratu ziren

Laguntzaren zenbatekoa Dirulaguntzen zenbatekoa ezingo da izan egindako gastuaren ehuneko 90 baino handiagoa. Kopuru hauek emango dira, gehienez:

Araba barruko garraioa: 90 euro, baldin eta ikasketa zentroraino goizez edo arratsaldez joaten bada. 180 euro, baldin eta ikasketa zentroraino goizez eta arratsaldez joaten bada. Baldin eta ordutegi mistoa izanez gero (bi horien nahaste bat), hiruko erregela aplikatuko da egokitzen den dirulaguntza kalkulatzeko.

Arabatik kanpoko garraioa. Zer garraio erabiltzen den halako dirulaguntza emango da, betiere kopuru hauek oinarri: Gastuaren ehuneko 90eraino, eta gehienez 600 euro, baldin eta garraio publikoa erabiltzen bada. 150 euro, baldin eta ibilgailu pribatua erabiltzen bada. Batzuetan garraio publikoa eta beste batzuetan ibilgailu pribatua erabiltzen bada, eskatzaileak bien artetik bat aukeratu beharko du, udalak bietatik bati baino ez diolako dirulaguntza emango. Ikasketak Arabatik kanpo egiten badira, onuradunaren bizilekutik ikastetxea dagoen hirirainoko bidaiak baino ez dira diruz lagunduko, ibilgailu aldaketak barnean sartzen direlarik.

Informazio gehiago


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Diru-laguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren diru-laguntzak

'Luis Mariano' gazteentzako kantu lehiaketa

'Luis Mariano' gazteentzako kantu lehiaketa

Sariak: 6.000 €/ 4.500 €/ 3.000 €/ 2.000 €/ 2.000 €. Saria kontratu bat izango da, elkarte horren...

'Blas de Otero' poesia saria

'Blas de Otero' poesia saria

Modalitateak eta sariak: - Euskara: 5.500 €. - Gaztelania: 5.500 €. Lanak aurkezteko epea 2020ko...