Eduki publikatzailea

null Eskola garraiorako dirulaguntzak

Eskola garraiorako dirulaguntzak


IRAGARLEA
Arrazua-Ubarrundiako Udala
DATA
2020-10-01

Onuradunak:

Onuradun izan daitezke banako kirolari federatu ez profesionalak, probintziako, erkidegoko, estatuko edo nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzen dutenak.

Xedea:

Deialdiaren helburua da arautzea udalerrian erroldatuta dauden eta kirol federatu ez profesionala egiten duten banakoei diru-laguntzak ematea, probintziako, autonomia erkidegoko, estatuko edo nazioarteko lehiaketa ez ofizialetan parte hartu dezaten. Dirulaguntza eman ahal izango da lehiaketetan parte hartzeko eta kirol materiala erosteko, legez onartuta dauden kirol guztietan.

Kirol materialerako: gastuaren ehuneko 50; 100 euro, gehienez. Lehiaketak egiteko: Probintziako lehiaketak: 50 euro. Probintziako lehiaketak eta Euskadiko lehiaketak: 120 euro. Probintziako lehiaketak, Euskadiko lehiaketak eta estatuko lehiaketak: 200 euro. Estatuko eta nazioarteko lehiaketak: 230 euro. Kirol materialerako gehieneko 100 euro horien muga ez da aplikatuko baldin eta egin beharreko adjudikazioak egin ondoren ez bada agortzen aurrekontu partida. Kasu horretan, geratzen den kopurua modu proportzionalean banatuko da baldintza guztiak betetzen dituzten eskaeren artean, eta ez da gaindituko egindako gastuaren ehuneko 100. Aitzitik, esleitutako kreditua ez bada nahikoa aurkeztu diren eskaera guztiei erantzuteko, kirol materialerako dirulaguntzaren zenbatekoa proportzioan murriztuko da eskaera guztiei erantzun ahal izateko.

 

Informazio gehiago


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen instituzioak elkarte eta beste entitate batzutaerako ematen dituzten dirulaguntzak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak