Eduki publikatzailea

angle-left Komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru-laguntzak- Eusko Jauraritza

Komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko diru-laguntzak- Eusko Jauraritza


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza
DATA
2019-04-08

Baldintzak: 

18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin

Edukia: 

Agindu honen xedea komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei dirulaguntzak emateko baldintzak iragartzea eta arautzea da.  Proiektuak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta bilduma baten parte direnak, aldizkako argitalpenetara zuzendutakoak edo hasi eta amaitu egiten diren kapituluak ez dira aintzat hartuko.   

Modalitateak eta baliabide ekonomikoak: 

   a) 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat. 

  b) 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.

Informazio gehiago 

Kontaktua:

Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz    Andia, 13 Donostia-San Sebastián    Gran Vía, 85 Bilbao    Telefonoa: 012

08/04/2019

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Diru-laguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren diru-laguntzak

2019 Global Training bekak - AFM - Ikaslan: atzerrian praktikak egiteko bekak

AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 60 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka...

2019 Global Training bekak - Deustuko Unibertsitatea - Mondragon Unibertsitatea: atzerrian praktikak egiteko bekak

GLOBAL TRAINING beka– programaren helburua, atzerriko enpresa eta instituzioetan praktikak...