Eduki publikatzailea

angle-left 2017/2018 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat

2017/2018 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat


IRAGARLEA
Gazteriaren Foru Erakundea
DATA
2018-07-02

Baldintzak: 

a) 30 urte edo gutxiagoko ikasleak edo eskaeraren urtean 30 beteko dituztenak.

b) 2017ko abenduaren 31n Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak.

c) 2017/2018 ikasturtean ondoren jasotzen diren ikasketetako batean matrikulatuta daudenak:  - Batxilergoa. - Erdi eta goi mailako lanbide heziketa arautua. - Lanbide hastapenetarako ikastaro ofizialak. - Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako ikasketa ofizialak. - Kirol Irakaskuntzen erdi mailako ikasketa ofizialak. - Musika eta Dantzako erdi mailako ikasketa ofizialak. Ikasketa mota hauek baztertzen dira: beste prestakuntza batzuetarako edo oposizio eta antzekoetarako trebatzeko ikastaroak, ikerketa, graduondoko eta espezializazioko ikasketak eta urrutiko ikasketak. Diruz lagundutako eskolaldia ikasturte bakoitzeko irailetik ekainera artekoa izango da.

d) Eskatzailearen ohiko egoitza eta ikastetxea ezingo dira egon udalerri berean, eta haien artean ezingo dira egon 150 km baino gehiago.

Edukia: 

Deialdiaren helburua: dirulaguntza hauen helburua da ahalbidetzea ikasle arabarrek prestakuntza arautua dutela bizi diren udalerritik batxilergoko, hirugarren oinarrian sartutako erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egiteko zentro publiko edo pribatuak dauden udalerrietara joan behar badute 

Eskabideak: Gazteriaren Foru Erakundeko bulegoetanaurkeztuko dira 8:30etik 15:00etara.

Informazio gehiago

Kontaktua:

Gazteriaren Foru Erakundeko Jarduera Bulegoa.  Jesusen Zerbitzarien kalea 5  01001 Vitoria-Gasteiz  Tel.: 945 181995

ifj@araba.eus

02/07/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Fantasiazko ipuin laburren unibertsitate lehiaketa

Saria: 800 €. Informazio gehiago

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren dirulaguntzak

Kirol, euskara, kultura eta gizarte ekintza arloan dirulaguntzak Alegria-Dulantziko Udalean

Baldintzak: a) Irabazteko xederik gabeko kirol elkarte eta klubak. b) Udalerrian erroldatutako...