Eduki publikatzailea

angle-left 2017/2018 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat

2017/2018 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat


IRAGARLEA
Gazteriaren Foru Erakundea
DATA
2018-07-02

Baldintzak: 

a) 30 urteko (eskaera egiten den urtean beteta) edo gutxiagoko ikasleak.

b) Arabako Lurralde Historikoan erroldatuak 2017ko abenduaren 31n.

c) 2017/2018 ikasturtean ondoren jasotzen diren ikasketaren batean matrikulatuak:  - Unibertsitate graduko ikasketak, karrera amaierako proiektuak barne. - Musika eta dantzako goi mailako irakaskuntzak, arte dramatikokoak, arte plastiko eta diseinukoak, eta kiroletakoak. Ez dira sartzen ikasketa mota hauek: edozein motatako masterrak, doktoretzak, zenbait gairen adituak, beste trebakuntza batzuetara sartzeko prestakuntza ikastaroak edo oposizio eta antzekoak, ikerketak, gradu-ondokoak eta espezializaziokoak eta urrutiko ikasketak. Ikastaldi lagundua ikasturte bakoitzeko irailetik ekainera bitartekoa da.

d) Eskatzailearen ohiko bizitokia eta ikastetxea udalerri ezberdinetan egon behar dira, haien arteko gehieneko distantzia 150 km izanez. Ezingo dute onuradun izan joan etorriengatik edo bizilekuagatik Eusko Jaurlaritzak ikasturte bakoitzerako ematen dituen laguntzak jaso dituztenak, edozein dela ere dagokien beka mota.

Edukia: 

Deialdiaren helburua: laguntza hauen helburua da ahalbidetzea ikasle arabarrek prestakuntza arautua eduki ahal dutela unibertsitate ikasketak egiteko bizi diren udalerritik zentro publiko edo pribatuak dauden udalerrira joan behar badute.  Eskabideak: Gazteriaren Foru Erakundeko bulegoetanaurkeztuko dira 8:30etik 15:00etara.

Informazio gehiago

Kontaktua:

Gazteriaren Foru Erakundeko Jarduera Bulegoa.  Jesusen Zerbitzarien kalea 5  01001 Vitoria-Gasteiz  Tel.: 945 181995

ifj@araba.eus

02/07/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

"Gasteiztarrak arraun the world" udako argazki-hizki lehiaketa

Edukia: Hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da, eta argazki-sortari nahiz argazki...

Argazki lehiaketa "Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko ezohiko edertasunak"

Gaia: Vitoria-Gasetizko Alde Zaharra (merkataritza, ostalaritza, jarduerak). Formatua:...

«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV Ikastaroa (2018-2019)» egiteko matrikula-gastuak ordaintzeko 5 beka unibertsitate-tituludunentzat

Edukia: a) A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle...