Gazteen arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak 2025
Eduki publikatzailea
Gazteen arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak 2025
- IRAGARLEA
- Eusko Jaurlaritza - Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila
- DATA
- 2025-02-03
Baldintzak:
Dirulaguntza hauen onuradunak irabazi-asmorik gabe pertsona juridiko pribatuak dira eta beharrezkoa da egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
Honako esparru hauetan garatzen diren urteko programak edo jarduera zehatzak lagundu
ahal izango dira:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren bizi kalitatea hobetzea eta sustatzea helburu duten
lurraldez gaindiko jarduera-programak.
b) Entitateen arteko sustapena, ezagutza, berrikuntza, gizarte-sentsibilizazioa, lankidetza eta
sare-lana bultzatzeko eta indartzeko ekimenak, Astialdi Hezitzailea Auzoetan 2030- Aisialdiko
Hezkuntza Sustatzeko 2030 Euskal Estrategiaren esparruan.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan aitortuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeen
titulartasuneko animazio soziokulturalerako eskolek antolatutako animazio soziokulturalerako
ikastaroak. Atal honetako dirulaguntzak 500 eurokoak izango dira, gehienez, ikasle bakoitzeko.
d) Urteko programaziotik kanpo dauden jarduera zehatzak, gazteriaren bizi kalitatea sustatzea
eta hobetzea helburu dutenak. Jarduera horiek helburu eta eduki berritzaileak edo eragin soziala
izan beharko dute.
Eduki publikatzailea
Azken bekak
Dirulaguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako dirulaguntzak...
Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.
Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak