Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2022

Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak 2022


IRAGARLEA
HABE
DATA
2022-10-07

Baldintzak: 

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea, gutxienez 2021eko ekainaren 1ean hasi eta gehienez 2022ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2021-2022 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokionez, 2021eko 4. ebalaluazio-garaian edo 2022ko ekainaren 30era bitarteko ebaluazio-garaietan A1 edo A2 mailak egiaztatzea, edo 2021-2022 ikasturtean B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2021eko deialdietako bigarren azterketaldian edo 2022ko deialdietako lehen azterketaldietan.

Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetako matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin:

– HABEren A1 maila: 600 euro.

– HABEren A2 maila: 800 euro.

– HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.

– HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.

– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1992an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.

– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1991n edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.

– HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.

 

Dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2022ko irailaren 8tik urriaren 7ra bitartekoa izango da (biak barne).

Informazio gehiago

Kontaktua: HABE. Samaniego kalea 2, 7. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz - Araba. Tel.: 945 017090


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Donemiliagako margo lehiaketa

2022 Donemiliagako XXVII margo lehiaketa

Gaia Gaia librea izango da. Artista bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Sariak...

Donemiliagako argazki lehiaketa

“Donemiliaga: ezagutzeko txokoa" XV argazki lehiaketa

Gaia Irudiek Donemiliagako udalerriko natura, etnografia eta paisaia-ingurunea, ondarea,...

Atzerrian formakuntzarako bekak

Kanadan eta Estatu Batuetan batxilergoa ikasteko bekak

Edukia Kanadan eta Estatu Batuetan Batxilergoko kurtsoa egiteko bekak. Beken kopurua: 400...