Kirolari federatu ez profesionalek egindako kirol jardueretarako dirulaguntzak
Eduki publikatzailea
Kirolari federatu ez profesionalek egindako kirol jardueretarako dirulaguntzak
- IRAGARLEA
- Arrazua-Ubarrundiako Udala
- DATA
- 2022-07-01

Baldintzak:
Onuradun izango dira banakako kirolariak, federatuak eta ez-profesionalak, probintziako, autonomia erkidegoko, estatuko edo nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeagatik.
Edukia:
Deialdiaren xedea da udalerrian erroldatuta dauden eta kirol federatu ez-profesionala egiten duten pertsonei dirulaguntzak ematea probintziako, autonomia erkidegoko, estatuko edo nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko.
Dirulaguntza jaso ahal izango da legez onartutako edozein kiroletako lehiaketetan parte hartzeko eta kirol materiala erosteko.
Kirol materiala: gastuaren ehuneko 50; 100 euro, gehienez. Lehiaketetan parte hartzeko: Probintziako lehiaketak: 50 euro. Probintziako lehiaketak gehi Euskadikoak: 120 euro. Probintziako lehiaketak, gehi Euskadikoak, gehi estatukoak: 200 euro. Estatuko eta nazioarteko txapelketak: 230 euro.
Uribea Kalea, 24, 01520 Durana, ÁLAVA
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Euskara ikasteko dirulaguntza. 2021-2022 ikasturtea
2021eko urriaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean emandako ikastaroak Informazio gehiago