Eduki publikatzailea

angle-left Arloko teknikari bat, behin behineko langile gisa, hautatzeko prozedura

Arloko teknikari bat, behin behineko langile gisa, hautatzeko prozedura


ENPRESA
Ararteko
LEKUA
Vitoria-Gasteiz
DATA
2018-06-22

Deialdiaren xedea da arloko teknikari bat hautatzea, eta haren eginkizuna, funtsean, erakunde honetan izapidetzen diren kexa-espedienteen (batik bat, sektore publikoko giza-baliabideen ingurukoak) azterketa juridikoa egitea izango da. Horrez gain, beharrezko diren gaiei lotutako txostenak eta gomendioak prestatzen lagunduko du. Halaber, lankidetza horrek herritarren arreta-bulegoek emandako aholkularitza-zerbitzuan laguntzea hartuko du barne, baldin eta zerbitzuaren premiek hala eskatzen badute.

Aitzitik, deialdi honek exijitutako espezializazioaren eraginez, hautatutako pertsonak, administrazioaren ordenamendu juridiko orokorra oso ondo ezagutzeaz gain, egiaztatu beharko du esperientzia duela sektore publikoko giza-baliabideen arloan, eta arlo horri lotutako administrazioaren ordenamendu juridikoa bereziki ondo ezagutzen duela.

Informazio gehiago

Baldintzak: Deialdian parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, zuzenbideko lizentziaturako edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko dute interesdunek, eta egiaztatu behar izango dute gutxienez ere bi urteko lan-esperientzia dutela iragarritako lanpostuaren espezializazioarekin bat datozen zereginetan.

Kontaktua: Arartekoa. Prado kalea 9. 01005 Vitoria-Gasteiz

Eduki publikatzailea

Azken lanak

Prentsako lan eskaintzak

Hemen aurkituko dituzu prentsan argitaratutako azken lan-eskaintzak Ikusi lan eskaintzak Whatsapp...

Aplikazioen zerbitzarietako sistemen analista lanpostu 1 Arabako Kalkulu Gunean

Eskaerak: irailaren 12ra arte e-postaz edo Arabako Kalkulu Gunera bidaliz.