Eduki publikatzailea

angle-left Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko 2 sortzaile aukeratzeko deialdia

Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko 2 sortzaile aukeratzeko deialdia


IRAGARLEA
Etxepare Euskal Institutua
DATA
2018-07-10

Baldintzak: 

- Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoak izatea, edo bere lan artistikoa euskaraz garatzen duten sortzaileen kasuan helbidea euskararen eremu geografikoan izatea (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Lapurdi).  

- Ingelesez ondo moldatzea.

Edukia: 

Wroclaw Culture Zone (Strefa Kultury Wroclaw) eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker bi euskal sortzailek Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko aukera izango dute. Hautaturiko sortzaileek zortzi asteko egonaldia egingo dute Wroclawen 2018iko irailaren 24tik azaroaren 18ra.

Deialdi honen bitartez, Wroclawen proiektu bat sor dezaten gonbidapena egiten zaie Hiri-identitatean eta kulturan interesa duten artistei. Egonaldiak ezinbestean jaso beharko du bertako herritarrekin workshop bat. Egonaldia amaitzean, publikoari irekitako aurkezpen bat egingo da.

Ingelesa izango da egonaldiaren lan-hizkuntza.

Diru kopurua:

Artista bakoitzak bi mila euroko (2.000) ordainsari garbia, bidaia, ostatua eta otorduak jasoko ditu. 

Informazio gehiago

Kontaktua:

Etxepare Euskal Institutua Tabakalera eraikina / Andre Zigarrogileak plaza, 1. / 20012 Donostia / 

Tel: (+34) 943 023 400

etxepare@etxepare.eus

2018/07/10

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Fantasiazko ipuin laburren unibertsitate lehiaketa

Saria: 800 €. Informazio gehiago

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren dirulaguntzak

Kirol, euskara, kultura eta gizarte ekintza arloan dirulaguntzak Alegria-Dulantziko Udalean

Baldintzak: a) Irabazteko xederik gabeko kirol elkarte eta klubak. b) Udalerrian erroldatutako...