Eduki publikatzailea

angle-left 2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa


Parte-hartzaile kopurua : 100 gazte, gehienez jota.

Helburua:
Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagut ditzakete ekintza horiek.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.

Eusko Jaurlaritzaren kontura:

· Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).

· Bisa.

· Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.

Partehartzailearen kontura:

Partaidetza-kuota ordaintzea: Egitasmoan parte hartuko dutenek 90 euroko kuota ordaindu beharko diote hartuko dituen GKEari, egun natural bateko epean, destinora heldu eta biharamunetik kontatzen hasita. Ordainketa egin izanaren egiaztagiria Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari helarazi beharko zaio, esperientzia amaitu eta gero eta programaren garapena eta esperientzietako bakoitza ebaluatzeko jardunaldietan.

Baldintzak:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoa betez.

2.– 1989 eta 1997 artean jaio izana, bi urte horiek barne.

3.– Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.

Informazio gehiago

 

Eduki publikatzailea

Azken artikuluak

2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa

Parte-hartzaile kopurua : 100 gazte, gehienez jota. Helburua: Programa honen helburua Euskadiko...

Aisialdia Kudeatzeko Enpresak

Astialdia Kudeatzeko Enpresak / Empresas Gestoras de Tiempo Libre Ascentium, actividades...

Auzolandegiak

Toki desberdinetatik iritsi eta gizarte-maila desberdinetakoak diren gazteei elkarrekin bizitzeko...