Eduki publikatzailea

angle-left GAZTELAGUN programa: alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat

GAZTELAGUN programa: alokairua ordaintzeko diru-laguntzak gazteentzat


IRAGARLEA
Alokabide

Baldintzak: 

- 23 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.

- Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea.

- Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).

- Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta).

- Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.

- Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.

- Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu behar duzu.

- Baldintza ekonomikoak:

·        Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 15.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak.

·         Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 20.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak.

·         Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 25.000 eurotik beherakoak eta 8.316 eurotik gorakoak. 

Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituzuela.

Informazio gehiago

 

Edukia: GAZTELAGUN programa: Eusko Jaurlaritzaren plan berria da, gazteen emantzipazioa sustatzeko. Hala, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzak ematen zaizkie.

Kontaktua: alokabide. Gamarrako atea, 1A-behea (Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa:  945 569 020


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Alemanian ikerketak burutzeko 'Einstein' bekak gazteentzat

Edukia: Iraupena: 5-6 hilabete. Zenbatekoa: ostatua Alemaniako Brandenburgon Albert Einsteinek...

Gazte Sortzaileak beka

Helburuak: a) Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea. b) Gasteizko kultura programazioan,...

Laudion euskara ikasteko diru laguntzak

Edukia: 1. Euskaltegi homologatuetan egindako euskara ikasketak, 2018ko urriaren 1etik 2019ko...