Eduki publikatzailea

angle-left 'EXPLORER - Jóvenes con ideas' programa: gazteek sortutako enpresak abian jartzeko ideia lehiaketa

'EXPLORER - Jóvenes con ideas' programa: gazteek sortutako enpresak abian jartzeko ideia lehiaketa


IRAGARLEA
Santander Universidades
DATA
2018-12-12

Baldintzak: 

- 18 eta 31 urte bitarteko gazteak.

Edukia: 

 Lurralde nazionalean banatutako 200 adituk osatzen dute aipatutako sarea, eta parte-hartzaileei irakasle edo profesional moduan duten esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez. Eskaintzen zaien enpresa-sorrera eta -kudeaketari buruzko trebakuntza ekintzaile batzuen kasu praktikoetan oinarrituta dago, eta ekintzaileak berak izan beharreko gaitasun eta abileziak irakasteko helburua du. 

  Hiru proiektu onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat. Bertako sariei esker gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.  

**** ZENTROAK EUSKADIN: Miñano, Barakaldo eta Donostia.

Informazio gehiago

Kontaktua: 

Álava Space  BIC Araba  Albert Einstein, 15. Miñanoko Parqke teknologikoa  Miñano (Araba)  Telefonoa: 945 29 82 82      

12/12/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

'Komikia eta itsasoa' komiki lehiaketa

Edukia: Sariak: 1.200 € / 800 € / 500 €. Informazio gehiago

La Caixa: Europan graduondoko ikasketak burutzeko 75 beka

Edukia: - Joan-etorriko txartela. - Matrikula. - 1.100 euro material akademikoa erosteko +...