Emantzipa Programa
Eduki publikatzailea
Emantzipa Programa
- IRAGARLEA
- Eusko Jaurlaritza
- DATA
- 2025-11-28

Emantzipa 25 eta 29 urte bitarteko gazteak emantzipatzeko zuzeneko laguntza da, biak barne. Hilean 300 euro ordaintzen dira, gehienez 24 hilabetez.
Baldintzak:
-
25 eta 29 urte bitartean izan behar dituzu.
-
12 hilabete erroldatuta Euskal Autonomia Erkidegoan, edo 3 urte erroldatuta azken 10 urteetan.
-
Errentamendu-kontratu baten titular izan behar duzu, banaka edo errentari kide gisa (etxebizitza partekatuz), edo salerosketa-kontratu baten titular gisa, banaka edo jabekide gisa, eta horrek hileroko ordainketa ekonomiko egiaztagarria ekarri behar du berekin.
-
Ezin zara ohiko etxebizitzaz bestelako etxebizitza baten jabe izan, salbu eta etxebizitza hori ezin duzula baliatu egiaztatzen baduzu (banantze edo dibortzio-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik).
-
Laguntza eskatzen duzuenon ohiko bizileku iraunkorra izan behar du etxebizitzak.
-
Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin (bigarren mailara arte).
Diru-sarrerak:
-
Zergak banaka ordaintzen badituzu: 3.000 eurotik gorako eta 28.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak.
-
Zergak batera ordaintzen badituzu: 3.000 eurotik gorako eta 34.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak.
Epea: 2025eko apirilaren 1etik 2025eko azaroaren 28ra arte izango da, biak barne.
Kontsultei 945 015 591 telefonoaren bidez erantzungo zaie, edo emantzipa@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez, edo GAZ Emantzipaziorako zerbitzuaren bidez.
Kontaktua: 646 10 91 26 (whatsapp-erako baino ez da) / gaz@euskadi.eus
Eduki publikatzailea
Azken bekak
.png/d1ac56ba-c708-9127-352b-92fd95214561)
Urban Fauna Resort, Aranzadi Zientzia Elkartea
Edukia: Urban Fauna Resort artista, arkitekto, diseinatzaile eta hiriko biodibertsitatea...

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak.

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak
Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak